IRAKURRI ASTE ETA HILABETE GUZTIETAKO
      AZTERKETEN IZENBURU GUZTIAK ZERBITZUAREN HASIERATIK

      HILABETEKO AZTERKETAK


      EUSKAL SARE GORRIAREN AZTERKETA-ZERBITZUKO 1997ko uztaileko azterketa

      "JULIAZOA". 1997KO UZTAILEAN ALEMANIA NAZIA DESAGERTUZ GEROZTIK EUROPAN SEKULA IKUSI DEN MASA MOBILIZAZIO FAXISTARIK HANDIENA ANTOLATU DU ESPAINIAR GOBERNUAK EZKER ABERTZALEAREN KONTRA.

      13. Aurretiko errautsik gabeko fenix gisa, 40.000tik gora lagun (1996ko boto-emaileen %22) bildu zituen Herri Batasunak Donostiako Kontxako paseoan zehar. Jakina, ez zuen inongo espainiarrek argitaratu Igeldo, Ulia zein helikopterotik egin zitekeen argazki erraza. Eta gezurra esan zuten HBk indarra galdu duela "frogatzeko".

      Igandea uztailaren 27an, 14,30ak inguruan ikusi nuen maltzurkeria beldurgabea, degenerazioaren lotsagabekeria eta morroitzaren miseria zer diren erakusten zuten adibide nabarmenena, urte askotan ikusi ez bezain ageriko adibidea. Hori dena ikusi nuen Canal Pluseko "kazetariaren" aurpegian, izan ere, Donostiako Kontxa pasealekuan barrena zihoazen milaka eta milaka pertsonen irudi argia pantailan zela, natural-natural esan baitzuen "Ehundaka lagun" bildu zirela HBren manifastazioan. Harritu egin ninduen, haserrarazi baino, agerikoa zena ukatzeko zuen kemena.

      Aurpegia ikusi nion gezurretan ari zenean behintzat. Ez nien ez Pedro J. Ramírezi, ez eta HBren manifestaziora bildutakoen inguruan gezurra esan zuten komunikabideei aurpegia ere. Beraiek aldarrikatutako HBren erakarpen indarraren murrizketa sinistarazteko gezurra hain zuzen ere. HB, euskal politikaren fenixa, EZ BAITZUTEN ERRAUTS BIHURTZERIK LORTU oraingoan, JULIAZOaren antolatzaile eta bozeramaileek JULIAZOaren beraren eragin logikoa izango zela iragarri eta aldarrikatzen zutenaren kontra.

      Eta 1996ko otsailean hauteskundeetako mitina futbol zelai batean egin zuen euskal alderdi politiko BAKARRA izan bazen, Anoetako estadioko 35.000 lagunentzako edukiera 40.000 lagunekin leporaino betez, oraingoan (udako igande batean eta hondartza eta oporrekin, debeku eta trabekin, mehatxu eta kriminalizazioarekin eta sorgin-ehizarekin lehian) beste 40.000 lagun bildu zituen Kontxako pasealekuan barrena. Eta dozenaka kazetari europarrek ikusi zituzten pertsona horiek denak. Eta espainiar komunikabideek gezurretan nola egiten duten egiaztatu zuten halaber.

      Europako kazetari horiek beren erredakzioetara eramandako berria, espainiarrek ikusi edo entzun ere egin ez dutena, ulerterraza da: JULIAZOak ez du ezker abertzaleak bere bideari eusteko asmoari amore eman diezaiola lortu, Espainiak bere legeak bete ditzala exijitzen jarraitzeari alegia. ETAk PPko zinegotzia atzematean exijitu zuena eta gobernuak espainiarrei ezkutatu zien huraxe exijitzen jarraitzeari: Espainiak legea bete dezala, euskal presoen eskubideak errespeta ditzala, eusko legebiltzarreko gehiengo absolutuaren nahia, euskal autonomi elkarteko hautetsi sindikalen gehiengo absolutuaren nahia onar dezala, Europar Parlamentuaren gomendio eta Euskal Herriko gizarteko hainbat eta hainbat talde eta alorrek aldarrikatu dutena bete dezala. Hots, euskal presoak Euskal Herrira.

      Eskakizun horrekin hasi zen 97ko uztaila eta eskakizun horrekin amaitu da. JULIAZOa danbateko ederra izan da. Porrot egin duen danbatekoa, baina.

      Justo de la Cueva.
      ASTEROKO AZTERKETA ETA INFORMAZIO ZERBITZUA Hasierako orrira